Olarizu, Kurutzmendi, Lendiz eta Basotxo Mendiola herritik.
Nondik gertu: Mendiola, País Vasco (España)
Ikusita 297 aldiz, jaitsita 21 aldiz
Ibilbideko argazkiak
Bidearen deskribapena
Bira borobil bat. Mendiola herritik aterako gara eta Olarizura zuzen igoko gara. Tontorretik pista nagusia hartuko dugu Gazteluraino, Gaztelutik Kurutzmendira bidezka zuzen baten bitartez igoko gara eta hortik Lendizera.
Lendizetik hasieran zelaietatik jaitsiko gara pista haundi batera heldu arte, eta gero pistetatik denbora osoan, Basotxora helduko gara, bakarrik azkenengo metrotan buzoira joateko pistatik aterako gara. Basotxoko tontorretik bidezka batetik beheko errepidera jaitsiko gara eta zuzen Mendiola herrira.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak (2)
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Ibilbide polita eta erraza Trailean hasiberriak garenontzat, Lendiz jaitsi eta arrastoa zehatz-mehatz jarraitzea pixkat nahasia da, izan ere, bide orokorroraren alboan dagoen bidexka ikusezin batetatik igarotzea agintzen du gps gailuak.
Bai, lendizeko tontorretik jaitsi behar gara pista bat topatu arte, zati horretan biderik ez dago baina erraz ikusten da lainotuta ez badago. Behelainotuta baldin badago, tracka ondo etortzen da.