Aspe (2.640m): Ipar ipar-ekialdeko hormatik, 500 m. AD
Nondik gertu: Candanchú, Aragón (España)
Ikusita 659 aldiz, jaitsita 7 aldiz
Ibilbideko argazkiak
Bidearen deskribapena
Ibilbidea Candanchu eski-estazioko aparkalekuan (1.560 m) hasten da, “Regreso", “Fácil”, “Rinconada” eta “Paso de Tortiellas” eski-pistak konbinatuz Tortiellas pasabidera (1.930 m) iritsiz.
Tortiellas pasabidetik "Rey Juan Carlos" pista hartu eta, 2.050 metro inguruan, "Mirador del Aspe" pista utziko dugu Aspek iparrean osatzen duen bailara eta zirkuan sartuz.
Zirkutik ipar ipar-ekialdeko hormara eramaten duen ageriko zeharkaldiaren hasierara zuzendu eta zeharkaldia egin ondoren goraka zuzen joko dugu, horma honetan normalean eskalatzen den korridore nabariaren eskuinetik, gailurrera modu zuzenago batean iritsiz.
Eskalada 50º inguruan dagoen arren (tartean 55º-ko tarteak daude), bi irtengune motz eskalatuko ditugu: lehenengoa 60-65º inguru eta 4-5 metro ingurukoa eta bigarrena gailurrera iritsi aurretik (8-10 metro eta II+).
Jaitsiera Candanchutik Aspera doan ipar hormaren ohiko bidetik egingo dugu. Honetarako gailurretik hego-mendebaldeko noranzkoa hartu eta arrakala batera iritsitakoan iparrera hartu behar da 40-45º inguruko malda elurtsua jaitsi eta, piskanaka eskuinera (jaitsierako noranzkoan) desbideratuz igoerako ibilbidearekin bat egiteko.
IBILBIDEAREN DATU BATZUK
- Ibilbidearen luzera: 13 kilometro pasatxo.
- Korridorearen luzera: 500 m.
- Nork irekia: Negu giroan egindako lehen igoera Jose Antonio Bescós, Juan José Díaz eta Roberto Ligorred, 1955 urtean.
- Punturik baxuena: Candanchu eski-estazioa, 1.560 metro.
- Punturik altuena: Aspe, 2.640 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.310 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Candanchun erosi daiteke.
- Zailtasuna: AD. Hasierako 50 metro inguruko ageriko zeharkaldia. 40-45º inguruko zeharkaldi horizontala da. Oso zaila ez bada ere kontu handiz egin beharra dago, ez baitu akatsik barkatzen. Zeharkaldi honetaz aparte bi irtengune topatu genituen: 60-65º/M2 eta 4-5 metro inguruko irtengune tente bat eta, gailurrera iritsi aurretik 8-10 metro eta II+ zailtasuneko bigarren irtengune bat.
- Jaitsiera: Candanchutik datorren ohiko bidetik egin genuen, ipar-hormatik doana (AD- zailtasuna) hain zuzen ere. Ipar hormatik beherako elur-palak arreta eskatzen du, zaila izan gabe erorketa bat gelditzea zaila izan daiteke eta.
- Eramandako materiala: 30 metroetako bi soka, Lincam eta artaka-trabagailu jokoa, hiru iltze, hiru izotz-torloju, bi elur-hesola, dozena erdi bat express-zinta eta zinta-uztai batzuk. Nahiz eta material hau guztia eraman ez genuen ezer erabili.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Zazpi ordu eta erdi.
Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2019/03/aspe-2640-m-ipar-ipar-ekialdeko.html

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak